Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] Giro ederrean ospatu dituzte Etxalarko inauteak

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 4a, 19:00

Ortzegun gizenarekin hasita, astearte inaute egunera arte iraun dute ospakizunek Etxalarren. Landagain eskolako ikasleek Usategien inguruan egin zuten antzerkia, karrikan. Igandeko Zaldun Inaute egunean kinto bazkariak izan zituzten. Eguraldi ederra lagun, La Basquen gosalduta, herriko gazteak baserriz baserri eskean ibili ziren astelehenean. Eta astearteko desfileak itxi ditu aurtengoak. Haur eta helduak mozorroturik herriari itzulia eman diote eta pintxoak jateko aukera izan da herriko gazteen eskutik. Eguerdian bazkaria izan dute La Basquen eta jubilatuek Larraburuan. Argazkiak: Mireia Malaxetxebarria, Markel Iturria, Irune Elizagoien

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun