Martxoaren 7an, ortziralea, 11:30etik aitzinera, puxkak biltzen ibiliko dira Beheitiko karrikan. Ondotik, mahaiaren bueltan bilduko dira eta bazkaria eginen duten Kuku elkartean. 17:00etan txokolate jana eginen dute eta ondotik, puxkak biltzen segituko dute, kasu horretan Goitiko karrikan. 21:00etan berriz Kuku elkartera joanen dira afaltzera. Ortziraleko bazkaria eta afaria bildutako puxkekin eginen dituzte.
Biharamunean ere ez dute aspertzeko astirik izanen. Bakoitzak bere mozorroa jauntzi eta 12:30ean mozorroen topaketa eginen dute herriko plazan. 14:00etan bazkaltzeko hitzordua egin dute eta frontoian bilduko dira. Arroltze beteak, paella, zerri saiheskiak eta postrea izanen dituzte, bertzeak bertze, bazkaltzeko. 17:00etan Dj Bako musika paratzen hasiko da eta hala emanen diete akabaila inauteei.