Inauteak 2025

[ARGAZKIAK] Inauteetako astelehenean ere mozorro aunitz bildu dira Berako karriketan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 4a, 09:00

Zingar arroltze eskean atera ziren mozorroetako batzuk, eta bertze aunitz herrian gelditu ziren aperitifa hartzeko. Bazkalondoan, berriz ere alaitasunez bete ziren karrikak eta aurtengo inauteak borobiltzeko erromeria izan zen institutuko estalpean. Bertze batzuek berriz, goizaldera arte luzatu dute besta. Heldu den urtera arte mozorroak armairuan gorde beharko dituzte beratarrek.

Argazkiak: Jon Abril eta Arantza Agirre.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun