Eguraldi ederrarekin, ederki ospatu zituzten oiztarrek inauteriak larunbatean. Goizean indarrak hartzeko gosaldu ondotik, eskean ibili ziren Modesto akordeoilariarekin. Eguerdian bazkaria izan zuten eta arratsaldea ere eskean pasatu zuten. Afaldutakoan, bestan segitu zuten gorputzak aguantatu arte.