Inauteriak 2024

Eguraldi ezin hobea baliatuz jendetza bildu zen Senpereko ihauterietan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 19:00

Senpereko ihauteri dantzatuak, Zirikolatz dantza taldearen eskutik.

Zan Pantzar kiskaldu aitzin 120 bazkaltiar bildu ziren eta Zirikolatzeko dantzariek emanaldi ederra eskaini zuten

Eguraldi ezin hobea baliatuz iragan ziren Senpereko ihauteriak, otsailaren 3an, jendetza bildurik ongi gozatu dira parte hartzaile guziak. Aurten desfiletik kanpo, besta guzia pilota plazan kokatua zen. Betiko jendetza, mozorrotu, zirtzil, joaldun, dantzari eta bertze, animazio bikaina segurtatu zuten.

Joaldunak pausaldian.

Zan Pantzar kiskaldu aitzin, 120 bazkaltiar bilduak ziren eguzki pean, xapelak ongi etorriak ziren. Joaldunek segida hartu aitzin, Zirikolatzeko dantzariek emanaldi ederra eskaini dute. Ondotik, Zan Pantzaren auzi beldurgarria, gure ezbehar guztien errudun baieztatua izan zen. Kantu, musika eta dantzek iraun zuten beranta arte. Txalotzekoak Senpereko Zakuzaharrak taldeko kide guziak, horrelako ekimenaren muntatzeagatik.

Basapiztiak taldea ihauterietako kontzertuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun