Eguraldi txarra egin bazuen ere, aunitz izan ziren atzo mozorroak soinean karrikara atera ziren beratarrak. Goizean zingar arroltze eskean aritu ziren batzuk, eta bertzeak, aldiz, karrozekin herrian gelditu ziren. Eguna borobiltzeko erromeria izan zuten Toki Onako estalpean. Inauteriak bukatuta, mozorroak heldu den urtera arte gorde dituzte beratarrek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.