Inauteriak 2024

Eguraldi ona lagun ederki ospatu dituzte inauteriak Legasan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 19a, 09:00

Legasako eskolako lagunak izan ziren inauteriak ospatzen lehenbizikoak. Olinpiadak gaitzat hartuta, ikasleek eta irakasleek hainbat ikuskizun egin zituzten. Ondotik, hirugarren zikloko ikasleek eskolako ikasle guztiendako bazkari goxoa prestatu zuten elkartean. Horrez gain, ortziralean puxkak biltzen ere aritu ziren eta kuadrillatxo politak afaldu zuen Kuku elkartean. Larunbatean, 134 lagun bildu ziren herri bazkarian.

Argazkiak: Aiala Grajirena eta Nerea Meoki.

Bertan prestatutako bazkaria jan zuten larunbatean frontoian: arroltze beteak, paella, zerri saiheskiak eta postretarako, gazta tarta, natilla eta puddinga. Segidan, Jalisko eta Jontxu DJak aritu ziren eta giro polita paratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun