Joan den asteburuan genituen ihauteriak Saran ere. Larunbatean gazteria ibili da auzoetan etxe etxe eta igandean haurrek eta helduek, denak mozorrotuak, egin dituzte gauza politak plazan, musikarien soinu ederrekin. Ondotik, zanpantzar erre dute alegrian. Bazen jende aunitz, plaza ongi betea zen, denborak ere lagundu baitu: goizean euritsu, baina memento onean iduzkitsu zen. Baziren taloak eta goxokiak edatekoekin plazan bertan. Aurtengoak ere pasatu dira, beti bezala, umore onean. Argazkiak: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.