Asteartean, azkenik, Dantxarineko bentak bisitatu zituzten, kolore gorria oinarri zuten mozorro ederrekin. Aurtengo berrikuntzak ere izan zuen arrakasta: mozorroen bazkarirat jende andana hurbildu zen. Urteroko gisan 20- 30 gazte inguru bildu ziren eskea egiteko eta bazkarirako. Haurren taldea ere geroz eta handiagoa dugu, 20 bat haur bildu baitziren etxeetara bisita egiteko. Gauez, herritar guztiak elkarturik, haur, gazte eta heldu, giro bikaina muntatu zen Karreteron Beñat musikariarekin dantzaldi ederrekin finituz gaua. Laburbilduz, zenbaitetan eguraldiak lagundu ez badu ere, giro eta umore ederra izan dute ihauterietan.