Elizondoko Herriak lehiaketa antolatu zuen aspaldiko partez, eta mozorro hoberenak saritu zituzten. Banakako kategorian Pili Arrijuria emaztegaia izan zen irabazle eta Baztango Zaporeak elkartearen produktu sortu lortu zituen. Taldeko kategorian Pedrocheak lortu zuten saria haien soinekoekin, eta Bertaneko dendetan gastatzeko 200 euroko bonoa eskuratu zuten. Ostatuen kategorian Txokoto taberna, bikingoz jantzia, izan zen garaile eta Baztango Zaporeen produktuez gain oroigarria irabazi zuten.
Bestak arratsaldean izan zuen segida AiZer 1/2 DJarekin goizaldeko ordu ttikiak arte.