Legasarrak ere prest dira inauterietarako. Ortziralean, otsailaren 16an, 17:00etan txokolatea banatuko dute, eta ondotik, puskak biltzen ibiliko dira etxez etxe. Larunbatean, 12:30ean herriko plazan mozorrotuta bilduko dira. 14:00etan bazkaria eginen dute frontoian eta 17:00etatik aitzinera DJ Jalisko eta DJ Iontxurekin musika izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.