Inauteriak 2024

Giro ederrean ospatu dituzte Doneztebeko inauteriak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 12a, 16:30

Donezteben ere inauteriak ospatu dituzte asteburuan. Ortzegunean hasita,  musikariak lagun, eskean ibili dira gazteak mandarrak soinean jarrita. Ortziralean haurrentzako jokoak izan ziren, eta larunbatean desfilea. Argazkitan ikusten den bezala, denetariko mozorroak ikusteko aukera izan zen bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun