Inauteriak 2024

Gaur dute inauterietako azken eguna Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 17:30

Gaur eguerdian karrozen eta mozorroen desfilea egin dute etxalartarrek eta eguraldi ederra lagun, denetariko mozorroak ikusteko aukera izan da. Ondotik, gazteek eta jubilatuek, bakoitzak bere aldetik, bazkariak egitekoak zituzten eta arratsaldean katiuska jaurtiketa eta frontenis desafioa eginez borobilduko dituzte aurtengo inauteriak.

Argazkiak: Irune Elizagoienek utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun