Aurten, bertze behin, Arizkungo 60 gazte inguru bildu ginen igande goizean, otsailaren 11n, gosaltzeko. Indarrak hartuta eskerat joan ginen eta Bergara, Aintzialde eta Pertalats auzoak bisitatu genituen gazteok. Ondotik, ilunabarrean, herrian akitu genuen ibilbidea, afariarekin.
Biharamunean, astelehenean, Bozaten eta Ordokin ibili ginen etxez etxe eskean. Egunez auzo hauetan egon ondotik, arratsean herriko azken etxeetan kantuz eta dantzaz akitu genuen puska biltzea.
Asteartean, berriz, urteroko desfilea egin genuen herrian: Hartza eta bere zaintzailea, musikariak eta dantzariak, mozorroak… han egon ginen denak herria alaitzen.
Arizkungo gazteok bihotzez eskertu nahi diegu etxe guziei beren ateak irekitzeagatik. Esker mila ere Kristian, Andoni, Ximun, Peio eta Iñakiri, berriz ere gure herria alaitzeko prest egoteagatik. Gora Arizkungo inauteriak!