Egun handiko pilota partidan, Elizalde eta Apeztegia, Olaizola I eta Otxandorenaren kontra ariko dira eguerdian eta gero herri bazkaria izanen dute Ander Lizarralde eta Iñaki Aleman bertsolariekin
San Martin bestetako egitaraua prest dute aurten ere Aurtitzen. Lau egunetan ongi pasatzeko egitarau zabala egokitu dute. Ortzegun arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa, baina aitzinetik izanen dituzte haur jokuak eta txokolatada. Ortziraleko San Martin eguneko mezaren ondotik, pilota partida eta herri bazkaria izanen dute eta larunbateko Haurren Eguna eta igandeko Herritarren Eguna ere ongi hornituak datoz.