Herrietako bestetako kontuak

Benito Lertxundiren kantaldiarekin abiatu dira Zigako San Lorentzo bestak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abu. 5a, 10:16

Zigako plaza inguruan giro ederra izanen da bestetan.

Hondar egunean, zikiro-jateaz gain haurren frontenis txapelketa jokatuko da 

Zigako San Lorentzo bestak abuztuaren 9tik 13ra ospatuko dituzte, baina bortz egun horietako ospakizunen aitzinetik, abuztuaren 7an kontzertua eskaini du Benito Lertxundik.

 

ASTEARTEA, ABUZTUAK 9

BAZTAN-ZOPA EGUNA

• 20:00 txupinazoa, ezkil jotzea.

• 20:15 herriko trikitilariek herri itzulia eginen dute.

• 21:00 baztan zopak (txartela maiordomoek salgai).

• 00:30-05:00 Agerralderekin dantzaldia.

• 05:00 xinger jatea.

 

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 10

SAN LORENTZO EGUNA

• 10:00 diana herriko trikitilariekin.

• 11:00 meza nagusia.

• 12.00 luntxa plazan.

• 18:00 dantzariak.

• 20:00 Hauspolariek taldearekin dan­tzaldia. Ondotik, txalaparta eta joaldunak.

• 22:30 xinger jatea eliz gibelean.

 

ORTZEGUNA, ABUZTUAK 11

GAZTE EGUNA

• 10:00 herriko trikitilariak herrian barna.

• 11:00 pala txapelketa.

• 11:00 gazte gosaria soziedadean.

• 12:00 gazteak auzo eta baserrietako ibilbidean trikitilariekin ibiliko dira.

• 14:00 herri bazkaria eta mus txapelketa.

• 20:00 Agerralderekin dantzaldia.

• 22:00 xinger jatea.

• 00:00 Agerralderekin dantzaldia.

 

ORTZIRALEA, ABUZTUAK 12

• 10:00 dianak herriko trikitilariekin.

• 11:00 haur jokoak.

• 14:00 haur bazkaria.

17:00 puzgarriak.

• 19:00 txokolatada.

• 20:00 Frantziskorekin dantzaldia.

• 22:00 afaria.

• 00:30 Frantziskorekin dantzaldia.

 

LARUNBATA, ABUZTUAK 13

ZIKIRO JATEA

• 10:00 herriko trikitilariak herriko itzulian ibiliko dira.

• 11:30 haurren frontenis txapelketa.

• 14:00 zikiro-jatea.

• 20:00 dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun