Herrietako bestetako kontuak

Larunbateko herri bazkariarekin hasiko dira Lekarozko bestak agurtzen

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 26a, 08:03

Astearteaz geroztik bestetan dira Lekarozen eta azken bi egunetara bildu dira. Ortziralean, gazteek hartuko dute protagonismoa eta gazteen bazkaria eta jokoak eginen dituzte. Horrez gain, Gabenara taldearekin dantzaldia eta Ufestuek, Bi Bala eta Kalera taldeen kontzertuak izanen dira. Larunbatean, berriz, herri bazkaria, La Jodedera taldearen kontzertua, Ingo al deu taldearekin dantzaldia eta DJak izanen dituzte.

ABUZTUAK 26, ortziralea
10:00 Argi-soinuak

12:00 Apar besta

13:00 Gazteen triki-poteoa Olaia eta Alaznerekin­

14:00 Gazteen bazkaria

17:30 Gazte jokoak

19:30 Gabenararekin dantzaldia

21:30 Mutildantzak, Larraindantza, gaita eta muxikoak

23:30 Ufestuek, Bi Bala eta Kalera taldeen kontzertuak.

04:00 Gabenara taldearekin gaupasa

06:00 Gazte jokoak 2.0.


ABUZTUAK 27, larunbata
10:00 Argi-soinuak

11:00 Herri bazkariko mahai muntatze herrikoia

11:30 Herriko zahar eta gazteen arteko futbol partidak

14:00 Herri bazkaria

16:30 Olaia eta Alazne

19:30 Kon­tzertua: La Jodedera

21:30 Mutildantzak, Larraindantza, gaita eta muxikuak

22:00 “Gaixoa ni” haur karaokea

00:00 “Gaixoa ni” 2.0 eta ­Ingo al deu taldearekin dantzaldia

03:00 DJ Tirri&Tery

05:00 DJ Aimar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun