Joan den ortziraleaz geroztik, bestetan dira Narbarten eta dagoeneko hondarreko bi egunetara bildu dira. Astelehenean, abuztuak 22, goizean piraguak eta plater tiroketa txapelketa izan dituzte, baita puzgarriak ere. Arratsaldean ere izanen dituzte puzgarriak eta horrez gain, 16:00etan mus eta partxis txapelketak. 21:00etan kantu zaharren afaria antolatua dute Salaberri akordeoilariarekin.
Asteartea izanen dute bestetako azken eguna. 12:00etan Meza Nagusia izanen dute eta segidan dantzak. 14:00etan zikiro jatea eginen dute eta arratsalde eta gauez Agerralde akordeoilariarekin dantzaldia. Horrela emanen diete bestei bukaera.