Herrietako bestetako kontuak

Pilarika bestetako egitaraua ekitaldiz gainezka dator Gartzainen

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 10a, 08:39

Herriko musikariek egunero joko dituzte dianak eta argi soinuak.

Egun handian Los Tajudos del Norte mariatxien emanaldia, tortilla patata lehiaketa eta herri afaria izanen dute

Pilarikako bestetako egitaraua prest dute aurten ere Gartzainen. Lau egunez (asteartean hasi eta larunbatean akitu, ortzegunean atseden hartuta), ekitaldi ugari izanen dituzte, haur, gazte nahiz helduek ederki pasatzeko modukoak.

 

ASTEARTEA, URRIAK 11

BEZPERA

• 16:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea.

• 16:30ean mus zimizte.

• 21:30ean Baztan Zopak trinketean.

• Ondotik dantzaldia Oharkabe taldearen eskutik.

• 06:30ean zinger jatea.

 

ASTEAZKENA, URRIAK 12

PILARIKA EGUNE

• 10:00etan dianak eta argi soinuek herriko musikariekin.

• 12:00etan Meza Nagusia Aixteiko ermitan. Ondotik luntxa.

• 18:30ean Los Tajudos del Norte mariatxien emanaldia.

• 20:00etan tortila patata lehiaketa.

• 21:30ean herri afaria frontoian.

 

ORTZIRALA, URRIAK 14

HAUR ETA GAZTE EGUNA

• 10:00etan dianak eta argi soinuak herriko musikarien eskutik.

• 11:00etan haurren jokoak.

• 14:00etan haur eta gazteen bazkaria.

• 16:00etanhaurrentzat puzgarriak eta kart-ak.

• 17:00etan hurbiltzen direnentzako merendua eta txokolatada.

• 18:00etan gazteen arteko futbito lehiaketa.

• Ondotik dantzaldia Salaberriren eskutik.

• 21:30ean herri afaria.

• 00:00etan gaupasa Salaberri akordeoilariarekin.

 

LARUNBATA, URRIAK 15

HERRITARREN EGUNA

• 10:30ean hasita dianak eta argi soinuak izanen dira herriko musikarien eskutik.

• 11:00etan herri kirolak.

• 14:00etan zikiro jatea.

• Ondotik mus txapelketako sari banaketa eginen dute eta segidan dantzaldia Salaberri akordeoilariarekin.

• 21:30ean luntxa. Ondotik, Dj Teklasekin gaupasa izanen da eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun