1,6 milioi eurotik goitiko laguntza-deialdia zabaldu du Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Mendialdeko landa garapenerako

Ttipi-Ttapa urr 03, 12:00 Mendialdea

Cederna Garalur Elkarteak hirugarren laguntza deialdia abiatu du Nafarroako Mendialdeko udalerrietan landa garapenerako proiektuak bultzatzeko. Deialdi honetako aurrekontua 1,6 milioi eurotik goitikoa da, lurraldeko ekonomia jarduera sendotzeko, ekintzailetza sustatzeko eta tokiko zerbitzuak eta ekipamenduak hobetzeko.

Gartzaingo bestetako zikirorako eta zopetarako txartelak eskuragarri igande honetan herriko plazan
Bestak 2026

Ttipi-Ttapa ira 25 Baztan   Gartzain

Igande honetan, irailak 27, Gartzaingo bestetako zopetarako eta zikirorako txartelak salgai izanen dira herriko plazan. 09:30etatik 11:00etara izanen dira txartelak salgai gartzaindarrentzat, eta 11:00etatik 13:00etara, herrikoak ez direnentzat. 30 euroren truke eskuratu ahal izanen dira zopetako txartelak eta 35 euroren truke zikiroarenak. 

Maria Etxandi Ariztizabal

Baztan: Gartzain

2026ko irailaren 24an hil zen, 95 urte zituela.