Bestak 2026

Gartzaingo bestak ospatuko dituzte urriaren 9tik 12ra

Ttipi-Ttapa

Urtero bezala, gartzaindarrek borobilduko dute Baztango besta denboraldia eta lau eguneko egitaraua prestatu dute, ortziraletik astelehenera

Urriak 9, ortziralea. 16:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea, ondotik mus txapelketa. 21:00etan baztan zopak Ander eta Xabik alaituak eta ondotik DJ Txamarra.

Urriak 10, larunbata. 12:00etan haurrentzako tailerrak eta 14:00etan gazte eta haurren bazkaria. Arratsaldean gazte jokoak, puzgarriak eta txokolate hartzea. 21:30ean afari herrikoia. 00:00etan Olgetan erromeria eta ondotik DJ Trio do Janeiro.

Urriak 11, igandea. 12:00etan III. Boneta Jaurtiketa txapelketa. 14:00etan zikiroa Andonik alaiturik, ondotik DJ Alkape.

Urriak 12, astelehena. 12:00etan meza Ariztegiko ermitan, ondotik luntx herrikoia. 17:30ean kantaldia Olaia eta Joanarekin. Bestak akitzeko, 19:00etan dantzagarriak Elizondoko gaiteroen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun