Bestak 2026

Gartzaingo bestetako zikirorako eta zopetarako txartelak eskuragarri igande honetan herriko plazan

Ttipi-Ttapa

Gartzaingo bestetako bezperan zopak eta urriak 11n zikiro eguna.

Igande honetan, irailak 27, Gartzaingo bestetako zopetarako eta zikirorako txartelak salgai izanen dira herriko plazan. 09:30etatik 11:00etara izanen dira txartelak salgai gartzaindarrentzat, eta 11:00etatik 13:00etara, herrikoak ez direnentzat. 30 euroren truke eskuratu ahal izanen dira zopetako txartelak eta 35 euroren truke zikiroarenak. 

Jakitera eman dutenez, pertsona bakoitzak hiru txartel erosi ahal izanen du eta 15 urte izatea beharrezkoa izanen da txartelak eskuratu ahal izateko. Hor bertan ere, larunbateko afariko txartelak erosteko aukera izanen dute herritarrak, helduak 15 eurotan eta haurrak 10 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun