Herrietako bestetako kontuak

Sunbillako Santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 14ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko abu. 9a, 08:02
Errekako uran freskatzeko aukera ez dute galduko ausartenek larunbateko kuadrilen arteko bazkariaren ondotik.

Asteazken arratseko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik bigarren bizikleta ginkana eginen dute

Abuztuaren 10etik 14a ospatuko dituzte Sunbillan Santiburtzio bestak. Asteazken arratsaldeko 8etan botako dute txupinazoa, baina aitzinetik, bizikleta ginkana eta merendua antolatu du bigarrenez Sunbitek. Ondotik, bortz eguneko bestetan, ortzegunean erremonte partidak eta toka, aitzur eta zartagin tiraketa lehiaketak; ortzirale arratseko kontzertuak, larunbateko kuadrilen bazkariak eta Ramon Latasa Saria eta igandeko herri afariak dira aipagarrienak.

 

ABUZTUAK 10, asteazkena

16:00 Sunbillako bigarren bizikleta ginkana eta merendua Sunbitek antolatua. 20:00 Bestei hasiera emateko suziria Herriko Etxetik, erraldoi, buruhandi, gaitero eta Elutxa txarangak alaiturik. 21:30 Zopak Ulibeltzak elkartean 00:30 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

ABUZTUAK 11, ortzeguna

09:30 Argi-soinuak gaiteroekin. 11:00 Meza Nagusia Tiburtzio Deunaren ohorez. 12:15 Sunbillako dantzarien emanaldia eta ondoren luntxa plazan. 19:00 Pilota eta Erremonte partidak. 19:00 Toka, aitzur eta zartagin tiraketa igerileku ondoko belagian. 20:30-22:00 Puro Relajo taldearen emanaldia. 22:30 Su artifizialak Pirotecnia Oscenseren eskutik. 00:00 Musika Txingudi Deejaysekin.

 

ABUZTUAK 12, ortziralea

09:30 Argi-soinuak. 11:30-13:00/16:30-19:00 Jokulandia. 16:30ean plater tiroketa. 19:00 Zunba plazan.  20:00 Bokadilo-jatea plazan (3 eurotan) Guraso Elkarteak antolatuta. 23:00 Estu ta Larri, Kalera eta Ezustean taldeen kontzertuak Antrotokiko gazteek antolatuta.

 

ABUZTUAK 13, larunbata

09:30 Argi-soinuak. 10:00 Herri Krosa Ulibeltzak Elkartetik hasita. Goiz eta arratsaldez Tren txu-txua herrian barna. 14:00 Kuadrilen arteko bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Bazkalondoan ura-ura Jaiak txarangak alaituta. 19:00 XV. Ramon Latasa saria. 20:00 Tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren pintxo dastaketa eta sagardoa. dantzaldia Txingudi Deejaysekin, karaokea ere izanen da.

 

ABUZTUAK 14, igandea

09:30 Argi-soinuak. 10:00 Mus txapelketa. 18:00 Haurrentzako herri-kirolak. 22:00 Herri afaria Ulibeltzak Elkarteak antolatuta. Arratsalde eta gauez dantzaldia Gaubela taldearekin.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun