Herrietako bestetako kontuak

Legasan ere hasi dituzte bestak

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 26a, 08:21

Ortzegun ilunabarrean botatako altxaferoarekin hasi ziren ofizialki bestak, nahiz eta lehenagotik neska-mutikoek Bertiz Abentura Parkean gozatzeko aukera eduki. Igandera bitarte haur, gazte eta helduek gozatzeko modu ederra izanen dute.

ABUZTUAK 26, ortziralea


09:00 Aurorak. Ondotik gosaria plazan.

11:30 Haurrendako betiko jokoak eta ­herri-kirolak.

17:00 Mus txapelketa.

18:00 Pandereta emanaldia.

19:00 Zunba saioa.

20:00 Postre lehiaketa.

20:00-22:00 Oharkabe taldearekin dantzaldia.

21:30 Suzko zezena.

22:00 Kerren afaria plazan.

Gauean musika Oharkabe taldearen eskutik.


ABUZTUAK 27, larunbata


09:30 Argi-soinuak.

11:00 Haurrendako puzgarriak.

14:00 Zikiro-jatea.

Ondotik,  Dj Txingudi.

Gauean dantzaldia Trikidantz taldearen eskutik.


ABUZTUAK 28, igandea


09:30 Argi-soinuak.

11:00 Meza nagusia.

Ondotik, herriko haurrek dantza emanaldia eskainiko dute herriko plazan eta luntxa izanen da Kuku elkartean.

17:00 Herri-kirolak.

18:30 Erraldoiekin kalejira.

19:00 Talo jatea.

21:30 Suzko zezena.

20:00 Mariatxiak.

Bestak akitu eta hurrengo asteburuan, Santa Leokadiako bestak izanen dituzte Legasan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun