Herrietako bestetako kontuak

«Bestak parte-hartzaileak eta denon gustukoak izatea espero dugu»

Ttipi-Ttapa 2016ko abu. 10a, 07:30

Abuztuaren 13an hasiko dira aurtengoan Arantzako bestak.

Arantzako Kultura eta Kirol Batzordea

Azken hilabeteotan bestak antolatzen buru­-belarri aritu dira Kultura eta Kirol Batzorde­ko kideak. Urtean zehar ekitaldi­ gehiago ere egin dituzte, inauterietan­ I. Trikitixa Jaial­dia adibidez, edo maiatzeko mendi lasterketaren antolaketan­ ere aritu­ ziren. Baina orain, bestek dute le­hen­tasuna eta horretan ari dira. Argazkian ageri diren Aitziber Lizardi, Ander Almandoz, Julen Oskoz, Igor Ugalde eta Imanol Lukanbioz gain, Itxaro Etxague, Joseba Pika­bea, Beñat Mitxelena­ eta Amaia Lukanbiok osatzen dute ba­tzor­dea eta kontatu di­gutenez, aur­ten «astebu­rua hobeki probesteko» bestak abuztuaren­ 13an hasiko dira.

Egitarauan berrikuntza batzuk sartu dituzte­. Hala nola, «joan den urteko emaitza ona iku­sita eta bestak gogoz hasteko, aurten ere herri­ bazkaria lehenbizi­ko­ egunean egi­nen dugu, baina aldi honetan, zikiro jatea izanen da». Herritar batzuek propo­satu omen dute, eta «probatzea era­ba­­ki dugu». Badira bertze­ nobedadeak ere: «lehenbiziko aldiz, ema­kumezkoen pilota partida ikus­teko auke­ra izanen dugu». Gainera­koan, haur, gazte eta helduen­tzako ekitaldiak izanen direla adierazi digute eta «herritarrek eta bisitariek parte hartzea» espero dutela. Gonbitea ere luzatu dute: «elkar errespe­tatuz, ongi pasa bestetan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun