Herrietako bestetako kontuak

Besta giroan murgilduak daude Oizen

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 9a, 09:41
Ortziral arratsaldean haur, gazte eta helduendako jokoak izanen dira.

Ortziral arratsaldean gazte eta helduen arteko herri kirol saioa izanen da

Irailaren 8an, ortzegun goizean botatako altxaferoekin abiatu ziren Oizko bestak eta igandera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte. Ortziral arratsaldean gazte eta helduen arteko herri kirol saioa izanen dute.

 

ORTZIRALA, Irailak 9

• 11:00 Gaztetxoen arteko pilota partidak.

• 16:30 Haurrendako Grand Prix.

• 18:00 Gazte eta helduen arteko herri kirolak.

• 21:30 Zopak Herriko Ostatuan.

 • Arratsaldez  eta gauez dantzaldia Joxe Angelekin.

 

LARUNBATA, irailak 10

• 11:00 Gazteen arteko Laxoa partidak.

• 11:30ean Mus txapelketa.

• 17:30 Doneztebeko dantzarien emanaldia.

• Goiz eta arratsaldez Jumping puzgarria.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

IGANDEA, irailak 11

• 12:00 aizkora apustua: Labaiendarren arteko erronka. Ondoren Julen Kañamaresek erakustaldia eskainiko du motozerrarekin.

• Eguerdian herri bazkaria euskal musikarekin alaituta.

• Arratsaldean toka eta sokatira txapelketa.

• Gauerdian Gaixoa ni eta besten amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun