«Herri kirolak probatzeko aukera eman nahi diogu jendeari»
Info gida 2026

Ttipi-Ttapa api 02, 12:00 Baztan   Ziga

2020an abiatu zuen Joxean ETXEBERRIA aizkolari zigatarrak Gure Kirolak proiektua. «Herri kirol erakustaldiak egiten ditugu herriz herri: aizkora, harri altxatzea, Iparraldeko jokoak… eta jendeak parte hartzeko aukera ere ematen dugu, adibidez trontzarekin aritzeko edo lehiaketa ttikiak egiteko bertako herritarren artean».

Next Generation funts europarrek Baztan-Bidasoaldean duten eragina ezagutzera eman dute

Ttipi-Ttapa api 01, 14:00 Mendialdea

Nafarroako Turismoak MRR funtsek Baztan-Bidasoko eraldaketa turistikoan duten eragina jakinarazteko eta ikusarazteko jardunaldia antolatu zuen asteartean. Hau izan da Nafarroako bertze zonalde batzuk zeharkatuko dituen biraren lehen geldialdia, helburu berarekin: zonalde bakoitzean egindako proiektu eta jarduera interesgarriak ezagutzea, aldi berean lurraldeko eragile publiko-pribatuekin topaketa profesional bat sortuz. Nafarroa osoan, funts horietatik eratorritako 85 milioi eurori esker, turismoa eraldatzeko 300 proiektu baino gehiago sortu dira ehun toki erakundetan baino gehiagotan.

ESKUALDEKO KIROL TALDEAK 2025-2026 DENBORALDIA
ESKUALDEKO KIROL TALDEAK 2025-2026 DENBORALDIA
ESKUALDEKO KIROL TALDEAK 2025-2026 DENBORALDIA