Hiru emazte kantari gogoratuko dituzte igandean Saran

Ttipi-Ttapa api 01, 08:00 Xareta   Sara

Apirilaren 6an, pazko astelehenean, ospatuko dute Sarako Idazleen Biltzarra ohiko egitarau zabalarekin. Egitarau horren barrenean, bezperan, apirilaren 5ean, igandean 18:00etan, ‘Hiru emazte kantari gogoan’ kontzertua eskainiko dute Santa Katalina kaperan. Hiru kantariren bidez (Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles Arangiz), euskal kantagintza markatu duten hiru emazteren (Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo) ahotsa eta ondarea gaurko egunera ekartzen dituen omenaldi hunkigarria izanen da.

789 korrikalarik parte hartu dute Sarako Trail lasterketan

Ttipi-Ttapa mar 31, 15:30

Sarako Trail lasterketa egin dute igande honetan, Sara Korrika elkarteak antolatua. Denera 789 korrikalarik bukatu dute lasterketa, 543k ibilbide luzea (22 kilometro, 1.600 metroko desnibel positiboarekin) eta 246k laburra (11 kilometro luze, 600 metroko desnibelarekin).