Sarako San Josepe eskolako urteko besta martxoaren 21ean eginen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 18a

Urteko besta lehenago eginen dute ikasturte honetan Sarako San Josepe eskolan. Larunbat arratsaldean dute hitzordua kiroldegian.

Sarako San Josepe eskolak aldaketa egin du bere urteroko eskolaren bestako datan. Lehenago egiten zuten ekainaren hondarrean, baina aurten eginen dute martxoaren 21ean, larunbatarekin. Beti bezala, kiroldegian bilduko dira arratsaldez, 18:30etik goiti. Lehenik haurrek eginen dituzte ikusgarriak eta ondotik izanen dira taloak eta edatekoak, beraz, etorri haur horien sustengatzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun