Aurelie Calatayud zuzendaria solasean.
Sarako San Josepe eskolako besta egin dute martxoaren 21ean, larunbatean, eskolako haurren burasoek eta irakasleek antolaturik. 110 bat haurrek parte hartu dute kiroldegian egindako ekitaldian, eta ikusgarri ederrak egin dituzte. Ttiki horiek ikusgarri irringarriak egin dituzte, aski ongi, eta bertzeak ere arras ongi aritu dira. Bortz irakasle ere badira eskolan, Aurelie Calatayud zuzendari dutela eta hiru haur zaintzaile. Bazen jende anitz etorria haur horien eta irakasleen sustengatzera. Ondotik baziren taloak eta edatekoak eta dena umore onean bukatu da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.