Argi Berri saria irabazi du Haira Aizpurua bertsolari saratarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Goiko lerroan eskuinetik lehendabizikoa da Haira Aizpurua. Argazkia: XDZ.

Larunbatean jokatu zuten Ordizian Argi Berri saria, eta saria irabazi eta Osinaldeko finalerako txartela lortu ditu Haira Aizpuruak. 

Haira Aizpurua, Egia Otegi, Araitz Katarain, Suhar Gesalaga, Sustrai Goenaga eta Danel Etxeberria aritu ziren kantuan. Aizpuruak irabazi zuen sariketa eta Egiar Otegik lortu zuen bigarren postua. Biek lortu dute Osinalde sariketako finalean kantatzeko txartela. 

Apirilaren 26an jokatuko dute finala Gabiriako Osinalde elkartean. Aitzinetik bertze bi kanporaketa jokatuko dituzte asteburu honetan eta hurrengoan. Larunbat honetako kanporaketan kantatuko du Eki Mateorenak. 

Haira Aizpurua Argi Berri saria hartzen. Argazkia: XDZ.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun