Pottokaren Ibilbidean zenbait hobekuntza egiten ari dira

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 16a

Ibilbidearen datu batzuk agertzen dituzten panelak paratu dituzte. Argazkian, Zugarramurdin emandakoa.

Xaretako lau herriak (Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi) kurritzen dituen Pottokaren Ibilbidean hobekuntza aunitz egiten ari dira. Panel berriak paratu dituzte dagoeneko, non ikusten diren ibilbidea egiteko datu batzuk (35 kilometro dira denetara, lau ibilbideetan banatuak).

Eta laister bidean zehar QR duten markak emanen dira, hainbat informazio interesgarrirekin. Tokian tokiko gai desberdinak izanen dira ibilbidean zehar (20 gai pasa); haurrendako jokoak; eta bertsoak (Julen Zelaietak emanak eta herritarrek kantatuak).

Guzti hau Europatik etorritako dirulaguntzarekin egina da, eta lau hizkuntzatan dago (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun