Hiru emazte kantari gogoratuko dituzte igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 1a

Lurdes Iriondo kantari. Bera, Estitxu eta Maite Idirin gogoan izanen dituzte igande arratsaldean Sarako Santa Katalina kaperan eginen duten kontzertuan.

Apirilaren 6an, pazko astelehenean, ospatuko dute Sarako Idazleen Biltzarra ohiko egitarau zabalarekin. Egitarau horren barrenean, bezperan, apirilaren 5ean, igandean 18:00etan, ‘Hiru emazte kantari gogoan’ kontzertua eskainiko dute Santa Katalina kaperan. Hiru kantariren bidez (Maialen Alfaro, Maider Bedaxagar eta Naia Robles Arangiz), euskal kantagintza markatu duten hiru emazteren (Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondo) ahotsa eta ondarea gaurko egunera ekartzen dituen omenaldi hunkigarria izanen da.

Idazleen Biltzarraren bezperan Lurdes Iriondo, Maite Idirin eta Estitxu gogoratzeko gaualdia eskainiko dute, igandean 18:00etan Santa Katalina kaperan

Tokiak eskuragarri turismo bulegoetan eta haien web guneetan, baita ondoko karteleko QR kodearen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun