Saharaztanek antolatuta gaur Lesakan egitekoa zen solasaldia alde batera gelditu da

Ttipi-Ttapa api 26, 09:45 Bortziriak   Lesaka

Oporrak bakean egitasmoarekin buru-belarri ari dira Saharaztan Baztan-Bidasoko Saharar Herriaren Aldeko Elkartasun Taldeko kideak. Aurten ere udan Saharako haurrak etxean hartzeko deia egina dute eta harrerari buruzko zalantzak argitzeko bi solasaldi ere iragarri zituzten. Horietako bat gaur egitekoa zuten Lesakan, baina Saharaztanek jakinarazi dutenez, azkenean ez dute eginen.

Gurekin Zerbitzu elkartearen eguna ospatuko dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa api 26, 09:00 Bortziriak   Lesaka

Komertzioen eta artisauen postuak izanen dira Beheko Plazan, txistulariak ibiliko dira goizean eta magia ikuskizuna arratsaldean