Bi bizipen, proiektu bat: LABek 50 urte egiten ditu

Xorroxin irratia 2024ko api. 24a, 12:27

Julen Mitxeltorena elizondarra eta Ainara Etxabide lesakarra bildu zaizkigu uhinetara, LABen 50. urteurrenaz solastatzera. Biek bizipen ezberdinak, baina norabide bera partekatzen dute. 

Langile Abertzaleen Batzordea 1974 sortu zen. LAB sindikatuak beraz 50 urte betetzen ditu. Gaur egun Euskal Herriko laugarren sindikatua da afiliatu kopuruaren aldetik (50.000 baino gehiago ditu), baina bigarren sindikatua delegatu kopuruari dagokionez (2024ko urtarrilean 4.897 zituen Hego Euskal Herrian). Euskal Herri osoan presente dagoen sindikatu bakarra da. Julen Mitxeltorena elizondarra eta Ainara Etxabide lesakarra. Bi gonbidatu, bi perfil, baina proiektu bakarra. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun