Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeko helduek dantza emanaldi ikusgarria eskaini zuten apirilaren 20an. Larunbat arratsaldean, lehenik Plaza Zaharrean erromeria giroko saio polita egin zuten berrogei bat dantzarik, hiru taldetan banatuak eta gero dantza-poteoa egin zuten, dantzariak eta herritarrak ostatuz ostatu dantzatuz elkarrekin, txistularien laguntzarekin. Eguraldiaren laguntzarekin, ederra izan zen saioa. Argazkiak: Amaia Leiza
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.