mar 26, 20:00 Bortziriak Lesaka
Lesakako Beti Gazte eta Donostiako Real Sociedad futbol taldeetako beteranoen arteko partida jokatuko dute martxoaren 28an, larunbatean 11:00etan hasita Lesakako Mastegi futbol zelaian. Bai Beti Gazten, baita Errealean ere, garai bateko jokalari historikoak berriz ere jokoan ikusteko aukera izanen da. Partida honen inguruan, gainera, 09:30etik 13:30era ttikienentzako puzgarriak ere izanen dira Mastegi inguruan.
mar 26, 13:30 Bortziriak
2021ean ireki zuten Alkaiagan dagoen Bortzirietako Garbigunean merkatu ttikia. Bertan, herritarrek garbigunera eramandako eta egoera onean dauden objetuak egonen dira salgai. Larunbatean, martxoaren 28an, izanen da feria 09:00etatik 13:00etara eta objektu denak prezio erdian egonen dira eskuragarri.
ERRAZ ETA EROSO
Etxea saltzeko prestatuko dugu
Zure etxea ongi saltzeko
Zu laguntzeko gaude
ERAIKUNTZA BERRIA
Etxea saldu nahi duzu?