Haur Kantarien IX. Topaketa antolatu du Giltzarri abesbatzak martxoaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

2024ko haur kantarien topaketa Harriondoan, Imanol Elizasuren gidaritzapean.

Larunbatean 12:00etan bilduko dira Harriondoa kultur etxean

Giltzarri abesbatzak bederatzigarren aldiz antolatutako Haur kantarien topaketa eginen dute martxoaren 28an, larunbatean 12:00etan hasita, Lesakako Harriondoa kultur etxean, Imanol Elizasuren gidaritzapean. Giltzarrik Lesakako Udalaren laguntza izan du topaketa antolatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun