Elizondoko eta Elbeteko herriek Oinaskako bidea garbitzeko auzolanera deitu dute martxoaren 29an. 08:30ean hasiko dituzte lanak eta akitzean hamaiketakoa eskainiko dute boluntarioendako.
Parte hartu nahi duten herritarrek martxoaren 27ra arte izanen dute izena emateko epea, 655 295 685 telefono zenbakian. Antolatzaileen erranetan, «bakoitzak bere materiala eramatea eskertuko litzateke: motozerra motza edo luzea, zuhaixkak edo sasiak mozteko makinak eta laneko eskularruak».