Otsailaren 23an hasi zen Astaluntan lehiaketa, bertako euskarari balioa emateko sortutako lehiaketa, eta aste honetan borobilduko dute. Astero-astero, galdera guziak zuzen eta bere egunean asmatzen dituztenen artean zozketa egiten dute saria banatzeko, baita parte hartzaile guzien artean ere. Lehenbiziko asteko sarituak Lucia Iparragirre Taberna eta Eider Martiarena Urruzola izan ziren; bigarren astekoak Ixabel Danboriena Danboriena eta Encarna Indakoetxea Maiz eta hirugarren astekoak Belen Mutuberria Iturria eta Irune Taberna Bergara.
Laugarren asteko sariak, berriz, igandean banatu zituzten. Azken txanda horretan, 153 lagunek parte hartu, eta hamasei lagunek galdemodu guziak zuzen eta bere egunean asmatu zituzten. Horien artean zozketa eginda, Maite Lujanbio Etxarri izan zen saritua, eta parte hartzaile guzien artean egindako zozketako saritua, berriz, Maider Etxague Goia. Korrikako petoa hartu zuten opari.
Uskarantzak ortzirale honetan zabalduko ditu Astaluntan lehiaketako azken galdemoduak, eta lehiaketari akabaila emateko, asteburuan sariak banatuko ditu.