Otsailaren 23an hasi zuten herriko euskarari balioa emateko intentzioarekin, Arantzan antolatu duten Astaluntan lehiaketa, eta lehenbiziko txandan, 153 aranztarrek parte hartu zuten. Joan den astean, berriz, 157 lagun animatu ziren, eta 22 lagunek galdemodu guziak zuzen eta bere egunean asmatu zituzten. Horien artean zozketa eginda, Encarna Indakoetxea Maiz izan da saritua.
Hortaz aparte, aitzineko astean bezala (sartu hemen joan den asteko irabazleak ikusteko), parte hartzaile guzien artean zozketa eginda, saria banatu du Uskarantzak, eta kasu horretan, Ixabel Danboriena Danboriena izan da saritua. Biek herriko gazta hartu zuten igandean oparitzat.
Martxoaren 27ra segida izanen du Astaluntan lehiaketak. Astelehenetik ortziralera, galdemodu batzuk egiten ditu Uskarantzak eta aste hondarrean sariak banatu. Dagoeneko 166 lagunek eman dute izena lehiaketan, eta aranztarren batek oraindik parte hartu nahi badu 642 01 27 94 zenbakira edo uskarantza@gmail.com helbidera eskribitzen ahal du.