Aste Santurako ludoteka zerbitzua eskainiko du aurten ere Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 25a

Hiru eta hamabi urteko haurrei zuzendutako ludoteka izanen dute Lesakan pazko astean, asteartetik ortziralera.

Lesakak Udalak, Lesakako 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat 2026ko Aste Santurako Ludoteka zerbitzua eskainiko du, apirilaren 7tik 10era, hau da pazko astean, asteartetik ortziralera. Izen ematea martxoaren 25etik 27ra egin behar da (prezioa: 28 euro) eta plaza mugatuak dira.

Izen emateak www.lesaka.eus egoitza elektronikoaren bidez (nahikoa da posta elektroniko bat sartzeko).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun