Domiko-Erreka proiekturik ez! goiburupean, mendi martxa antolatu dute martxoaren 28an Endara Bizirik eta Bianditz-Domiko bizirik! Taldeek. Oiartzungo eta Lesakako plazan egin dute hitzordua igandean 08:30ean, kotxeak betetzeko. Gero, 09:00etan Aritxulegiko tunelean geldituko dira oiartzuarrak eta ordu berean Agiñan (Aita Donostia eta Oteizaren eskulturan) Lesakatik doazenak. Handik, bakoitzak bere bidea eginez, Bianditzen elkartuko dira, makroproiektu eolikoaren kontrako aldarrikapena eginez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.