Garaipenak Japoniako Niseko hirian abuztuan jokatu behar den munduko iraupen luzeko txirrindularitza txapelketan parte hartzeko aukera ematen dio Luciano Mitxelenari.
Beti Gazteko Luciano Mitxelena txirrindulari lesakarrak Castelló de la Planan UCIk joan den igandean antolatutako The Millars Gran Fondo World Series 2026 txapelketako iraupen luzeko txirrindularitza lasterketa entzutetsua irabazi zuen, 70 eta 74 urte artekoen bere kategorian. 5 ordu, 4 minutu eta 37 segundo behar izan zituen 157 kilometro luze eta 2.200 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidea osatzeko eta lau minutuko aldea atera zion bigarren izan zen VCCO La Rochelle taldeko Emigliano Campus frantziarrari eta zazpi minutu eta erdikoa hirugarren izan zen Unidos por un Reto CD taldeko Jose Maria Garcia Saiz kantabriarrari.
Garaipenak Japoniako Niseko hirian abuztuan jokatu behar den munduko iraupen luzeko txirrindularitza txapelketan parte hartzeko aukera ematen dio Luciano Mitxelenari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.