Kottori buruzko dokumentala ortziralean Arantzan emanen dute

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 25a

Jose Angel Altzuguren Kotto beratarrari buruzko Gutun bat Kottori dokumentala Arantzako liburutegian pantailaratuko dute. Ortzirale honetan, martxoaren 27an, izanen da, 19:30ean.

Beratarra 2005eko urriaren 31n aurkitu zuten bere ziegan hilik, Soriako kartzelan, eta dokumentalak zergatik hil zen aztertzen du. Horrekin batera, haren bizitzaren errepasoa egiten du, senide eta lagunen lekukotzak bilduz. 

Filmaren zuzendaria Garazi San Martin Solano da eta Ekhiñe Zapiain Arlegi beratarra zuzendari laguntzailea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun