Beti Gazte eta Real Sociedad futbol taldeetako beteranoek indarrak neurtuko dituzte larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 26a

Donostiako Real Socieda taldeko beteranoak Beti Gaztekoen kontra ariko dira larunbat goizean Lesakako Mastegi futbol zelaian.

Lesakako Beti Gazte eta Donostiako Real Sociedad futbol taldeetako beteranoen arteko partida jokatuko dute martxoaren 28an, larunbatean 11:00etan hasita Lesakako Mastegi futbol zelaian. Bai Beti Gazten, baita Errealean ere, garai bateko jokalari historikoak berriz ere jokoan ikusteko aukera izanen da. Partida honen inguruan, gainera, 09:30etik 13:30era ttikienentzako puzgarriak ere izanen dira Mastegi inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun