24. Korrika

[BIDEOA] Korrikak Lesakan utzitako irudiak

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

Korrikako furgonetaren erritmora argitu du eguna Lesakan. Berako Manttalekoen eskutik hartu dute lekukoa Lesakako Beti Gazteko kideek eta eskuz esku, Lesakako herria zeharkatu du Korrikaren herensuge koloretsuak.

Bidasoko Bide Berdean hartu dute lekukoa Beti Gazteko kideek eta Bereauko zubian Lesakako musika bandako kideen eta Xulufrinen txanda izan da. Ttipi-Ttapa segi dute aitzinera, sarrerako biribilgunean Lesakako Zerbitzuen elkarteak eta Lesakako Udalak hartuz lekukoa. Koskontako bidean jende aunitz zegoen Korrikaren esperoan eta Irain eskolakoek Tantirumairu Ikastolakoei eman diete txanda. Herriko kaleak pasaz, Lesakako txistulariek eta Tantirumairuiko dantza taldeko kideek Frain auzoan eman diete igantziarrei lekukoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun