Bazkaria eta kantuak izanen dituzte igandean Lesakako San Fermin elkartean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

San Fermin elkartearen ostatuan eginen dute bazkaria igandean eta kantuak ere ez dira faltako.

Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak antolatuta bazkaria eta kantuak izanen dituzte martxoaren 29an, igandean 14:00etan jubilatuen ostatuan. Txartelak 20 eurotan ostatuan bertan eskura daitezke hilaren 26ra arte (ortzeguna). Giro ederra segurtatua dute.

Bazkarirako txartelak 20 eurotan eskura daitezke ortzegunera bitarte

Menuari dagokionez, lehenengorako aukeran izanen dituzte entsalada mistoa, ilar gorriak bere sakramentuekin, espageti boloñesa/carbonara erara edo eguneko zopa eta bigarrenerako, legatz arrautzaztatua, oilaskoa labean, aratxe txurraskoa plantxan edo txerri txuleta. Postrea, ardoa, gaseosa, sagardoa eta kafea ere prezioan sartuak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun