Xabier Ibargarai erratzuarrak irabazi du sanferminetako pala txapelketa

Baztan Erratzu

Necol frantziarrarekin batera Fusto eta Urrutiari nagusitu zitzaien uztailaren 14an 

Sanferminetako pala txapelketa ere jokatu dute egunotan Iruñean. Gizasemeen nahiz emakumezkoen finalak uztailaren 14an jokatu zituzten Labriten. Gizonezkoen artean, Xabier Ibargarai erratzuarra eta Daxeko (Frantzia) Dan Necol suertatu ziren txapeldun.

Nafarroako erlojupeko txapelketa irabazi du Iñaki Irazoki txirrindulari elizondoarrak

Baztan Elizondo

23 urtez beheitiko kategorian ez ezik, sailkapen orokorrean ere berea izan den denborarik onena larunbatean Cortesen 

Iñaki Irazoki txirrindulari elizondoarrak Nafarroako erlojupeko txapelketa Irabazi zuen uztailaren 13an Cortesen, bai bere kategorian (sub23), baita eguneko sailkapen orokorrean ere, elite mailakoei gailenduta. 20 kilometroko ibilbidean sekulako denbora egin zuen: 25 minutu eta 49 segundo (banaz bertze, orduko 46,48 kilometroko abiadura). Bigarren sailkatuari 34 segundoko tartea atera zion.

Asteartea 16 eguraldia Min: 14ºC
Max: 26ºC
Asteazkena 17 eguraldia Min: 15ºC
Max: 25ºC
Osteguna 18 eguraldia Min: 15ºC
Max: 23ºC

AEMET-ek emandako informazioa