Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da Bizkarosoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina aldi berean, Euskal Herriko edozein herri izaten ahal da. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guziak dira. 1914tik 1982ra bitarte gertatzen diren bortz istoriok osatzen dute filma.